Katalogoa ahalik eta erabilgarrien izatea izan da gure asmoa. dela eta, adin eta zikloen arabera egitaratua dago eskuartean duzun baliabide hau. Nabigatzean, bilatzeko sistema intuitiboa erabili dezakezu. Gainera, “Bestelako baliabideak” atalean bilduta dauden materialek ere balio dute garapenaren aldeko hezkuntza lan bat egiteko, esaterako, bideoak, filmak, tailerrak, kanpainak...

Nabigazioa euskaraz eginez gero, hizkuntza honetan dauden materialak besterik ez duzu topatuko.

Katalogo hau ez dago itxia, gure xedea baita etorkizunean berritu ahal izatea.

Beraz, Koordinakundeak eskertuko dizue katalogoaren edukiari eta erabilgarritasunari buruzko iritziak helaraztea. Bertsiorik berriena eskuragarri dago Koordinakundearen webgunean (www.congdnavarra.org). Gainera, webgunearen bidez, GGKEek eskainitako jarduera eta baliabideetan –gero eta gehiago dira– sartzeko aukera izanen da.

Katalogoan azaldutako baliabide, material edo jardueraren batean interesa baduzue, jo ezazue Nafarroako GGKEen Koordinakundeko Hezkuntza Aholkularitza zerbitzura.

Material hau egitean eskuragarritasun, kultura aske eta softtware askearen irizpideak hartu dira kontuan. Informazio hau modu librean inprimatu zein partekatu dezakezu.