Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundea 1998an eratu zen. GGKEen elkarte anitza eta boluntarioa da, garapenerako lankidetzan eta hezkuntzan erreferentzia puntu. Bere xedea da nafar gizartea eta, oro har, GGKEak bestelako garapen ereduan inplikatzea, Iparreko eta Hegoko pertsona eta herrientzat harreman bidezkoagoak eta zuzenagoak lortzen lagunduko duen ereduan, alegia.
Koordinakundeko lan batzordeetako bat Garapenaren aldeko Hezkuntza Batzordea da. Duela zenbait urte ekin zion lanari GGKEen arteko koordinazioa sustatzeko, betiere Garapenaren aldeko Hezkuntzan lan egiteari begira.