Iruñeako Udalak ekainaren 6ko Osoko Bilkuran onartu ditu hiriaren 2024rako aurrekontuak, eta udalak berak emandako informazioaren arabera, garapenerako lankidetzako partidak ez dira % 0,7ra iristen; konkretuki, %0,57 baino ez da bideratzen Garapenerako Laguntza Ofizialerako (GLO).
Duela urte batzuetatik hona, dokumentu guztietan, hala nola memoria edo plan zuzentzaileetan, udalak iragartzen du bete egin dela Nazio Batuen Erakundeak bere aurrekontuaren %0,7 Garapenerako Laguntza Ofizialerako (GLO) bideratzeko hartutako konpromisoa; eta hori horrela izan da krisi ekonomiko eta sanitario globalen urteetan ere, herrialde pobretuetako pertsona eta komunitateekiko elkartasun globalaren aldeko apustu garbia eginez.
Ehuneko hori lortzeko konpromesua Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailean (2022-2025) jasota dago, bai eta udalean gobernatzen duten alderdien programetan ere. Konpromesu horrek Iruñeako Udalak beretzat hartu zuen Nazio Batuen ebazpen batean oinarriturik.
Kezkagarria iruditzen zaigu % 0,7ko ez-betetze hori, izan ere, lankidetza-proiektuak eta garapenerako hezkuntza finantzatzeko konpromesu handiagorik ez egotea behar-beharrezkoa da krisi global, sozial, ekonomiko, Giza Eskubideen urraketa, aurrekaririk gabeko krisi klimatikoa, desberdintasuna eta balio demokratikoen galera areagotzen dituen testuinguru larri baten aurrean.
Nabarmendu behar dugu GLOren finantziazioa ez hobetzea Nafarroan eta Iruñean hobetu den egoera batean gertatu dela, non aurrekontu horiek nabarmen handitu diren; eta gizartea orokorrean zein gizarte-erakundeak, mobilizatu diren desberdintasunaren eta giza eskubideen aurkako borrokan. Hala eta guztiz ere, paradoxikoki, egoera txarrenean dauden pertsona eta komunitateekiko konpromesu soziala betetzen ez duen udal bat izango dugu.
Urte askotan zehar, Koordinakundetik beste autonomia erkidego eta erakunde lokalen aurrean udalaren lankidetza jardunbide egokien adibide gisa aurkeztu egin dugu. Hala ere, udalari planteatu behar diogu lankidetza-politikarekiko konpromesua serioa eta koherentea izan behar duela, soberakinekin egiten diren zuzenketen zain geratu behar ez duena. Aitzitik, aurrekontuaren plangintzatik gutxienez %0,7 betetzea planteatu behar da eta zuzenketak politika horiek indartzeko erabili behar dira.
Hori guztia 2030eko perspektibarekin bat etorriz, hau da, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuak bete diren urtearen bueltan, hain zuzen ere, Iruñeko Udalak konpromesua hartu dituen helburuak. Gainera, 2023ko otsailean onartutako estatuko lankidetza-legearen arabera, urte berdinerako GLOaren % 0,7 bete behar da, lege honetan erakunde lokalei aitortzen baitzaie «zeregin garrantzitsua dutela garapen iraunkorrerako eta elkartasun globalerako Espainiako lankidetza-sisteman». Testuinguru horretan, gure hiriburuko udala atzera doa.
Nafarroako GKEen Koordinakundetik Iruñeako Udalari eskatzen diogu galdutako bidea berreskura dezala eta bere erantzukizunari hel diezaiola mundu hau aldatzeko, politika koherenteak, denboran iraunkorrak eta globalak garatuz.
Nafarroako GKEen Koordinakundeko kideak