Zenbat balio dute 18 milioik?

Compártelo:

Gainean dugun krisi ekonomiko eta finantzarioaz ari dira ohartarazten nazioarteko hainbat erakunde, Nazio Batuak barne. Krisiak, gainera, bereziki herrialde pobretuak jo ditu.

Izan ere, inflazioa batez beste % 10etik gorakoa da bai Erdialdeko Amerikan, bai Saharaz azpiko Afrikako herrialde gehienetan, eta igoerarik handiena oinarrizko elikagaietan gertatu da, bai eta argindarrean, urean eta etxebizitzan ere. Kolonbian, adibidez, % 20tik gora garestitu da ogi-barra; Nikaraguan, % 18tik gora; Mozambiken, % 17, eta Haitin, % 25 baino gehiago. Aitzitik, soldatak (halakorik bada) ez dira igo; ondorioz, herrialde askotan, herritarrendako ia ezinezkoa da oinarrizko produktuak, elektrizitatea, ura, etxebizitza, etab. eskuratzea.

Jarduera ekonomikoa moteltzearen ondorioz, lan-merkatuen susperraldia mugatzen ari da; bereziki, emakumeendako. Eta diruaren balioaren galera hori kezkagarria da oraindik ere pandemiaren eragin ekonomikoak sortutako atakatik ateratzeko borrokan ari diren herrialdeetan.

Nafarroan, gobernuak 2023rako aurrekontu orokorrak aurkeztu ditu, Nazioarteko Lankidetzarako 18 milioi zehaztuta. Beraz, beste behin ere ekarpena da III. Plan Zuzentzailean proposatzen den kopuru minimoa. Ez dugu ahaztu behar minimo horiek oso testuinguru berezian hitzartu zirela, hau da, Covid-19ak eragindako krisiak ekarritako ziurgabetasunaren erdian.

Egoera nabarmen aldatu da eta, horregatik, pentsatzen dugu Nafarroako Gobernuaren apustuak zenbaki absolutuez haratago joan eta Planean bildurik dagoen printzipioan oinarritutako aurrekontua ezarri behar duela: “Garapenerako laguntza ofizialak dira biderik garrantzitsuenetako bat garapenerako nazioarteko lankidetzan, eta komenigarria da plan honek aurrekontu esparru jakin bat izatea, planaren garapena bermatze aldera. Hori horrela, 2021-2024 aldirako esparru horren helburu gisa ezartzen da Nafarroako Gobernuaren legegintzaldiko akordio programatikoan ezarritako garapenerako laguntza ofizialen aurreikuspena”.

Aurrekontuetan ezarri diren 18 milioiak % 0,39 dira garapenerako laguntza ofizialean, eta hori oso urrun dago akordio programatikoan ezarritako % 0,6tik. Gainera, badakigu akordio hori EZ dela beteko, legealdia bukatua baitago.

Ez dugu ukatuko garrantzitsua ez denik 2 milioiko gorakada, baina nekez handitu da Garapenerako Laguntza Ofizialera bideratutako ehunekoa 2022ko aurrekontuarekiko. Urtero % 0,01 igoz, ezinezkoa da iristea 2030erako hitzarturiko % 0,7ra.

Aurrekontuak Parlamentuan onesteko tramitea laster hasiko den honetan, iritsi da “minimoak” betetzeko politika hori birplanteatzeko tenorea; horrenbestez, espero dugu ikustea Nazioarteko Lankidetza behar-beharrezko politikatzat jotzen dela eta, horren bidez, lan egiten dugun pertsonen eta komunitateen egiazko egoerei aurre egiteko aukera izanen dugula, egiazki “inor atzean ez uzteko”.

Orain inoiz baino gehiago, elkarlanerako ordua da: #EsHoraDeCooperar #ElkarlanerakoOrdu

Sinadura: Nafarroako GGKEen koordinakundeko zuzendaritza batzordea

Juan Mª Erice Oronoz, Marta Palacios Ferrer, Isabel Larrión Langarica, Juan Ignacio San Miguel Pascual, Francisco Javier Abad Vicente, Noelia Gómez Martos y Jose Javier Esparza Unsain.

Suscríbete a nuestro boletín

INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCIÓN DE DATOS:
Responsable: COORDINADORA DE ONGD NAVARRA
Finalidad del tratamiento: Envío de comunicaciones.
Legitimación del tratamiento: Interés legítimo y consentimiento del interesado/a.
Conservación de los datos: Se conservarán mientras exista un interés mutuo o durante el tiempo necesario para el cumplimiento de las obligaciones legales.
Destinatarios: Prestadores de servicio o colaboradores.
Derechos: Derecho a retirar el consentimiento en cualquier momento. Derecho de acceso, rectificación, portabilidad y supresión de sus datos y a la limitación u oposición al su tratamiento. Datos de contacto para ejercer sus derechos: congdn@congdnavarra.org
Información adicional: Puede consultar información adicional en Política de privacidad