#EsHoraDeCooperar #ElkarlanerakoOrduaDa

Compártelo:

#ESHORADECOOPERAR

La pandemia COVID19 ha dejado claro que todos los seres humanos somos interdependientes; lo que pasa en un lugar del mundo afecta a todo el planeta. También ha quedado claro que la respuesta a ésta y otras crisis globales sólo puede darse desde la colaboración, el apoyo mutuo, la solidaridad y la cooperación internacional.

En nuestros barrios y ciudades miles de personas se están apoyando mutuamente para garantizar los derechos más básicos de todos y todas. Algo que está ocurriendo de forma cotidiana en todo el mundo, una realidad que teje redes de solidaridad internacionales.

En este contexto, la cooperación y la solidaridad internacional son más necesarias que nunca. Solo saldremos de esta crisis si somos capaces de garantizar que todas las personas del planeta se libran de ella.

De ahí surge esta campaña que pretende poner en valor iniciativas solidarias que en todos los rincones del planeta están sosteniendo la vida. Más allá de las propuestas desde la ciudadanía, es necesario poner el foco en las políticas nacionales e internacionales de cooperación como motores esenciales para salir de la crisis. Su refuerzo es crucial en un contexto marcado por las graves consecuencias de la crisis sobre la vida de millones de personas; también lo es como motor para generar cambios que impidan que se repita una pandemia similar.

La campaña ha sido realizada por la Secretaría de Estado de Cooperación Internacional, la Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo y la Coordinadora de Organizaciones para el Desarrollo y en Navarra, por el Gobierno de Navarra, el Ayuntamiento de Pamplona, la Federación Navarra de Municipios y Concejos y la Coordinadora de ONGD de Navarra.

En ella, se va a insertar en los medios de comunicación y redes sociales un video, cuñas de radio y un cartel publicitario. Además con la colaboración de las ONGD navarras y sus socios locales, se van a generar contenidos divulgativos sobre cooperación para el desarrollo en esos medios, dando luz a todas las iniciativas que desde lo más cercano tratan de llegar a lo global. Se tratará sobre el cambio climático y su relación con el incremento del hambre, las mujeres defensoras de los derechos humanos y el medioambiente, los conflictos internacionales, los campamentos de personas refugiadas, la situación de la infancia, la acción humanitaria, la educación para la ciudadanía global y la salud.

Agradecemos la colaboración recibida hasta el momento e invitamos a sumarse a ella a todas las instituciones, organizaciones y ciudadanía que consideran que la solidaridad y la cooperación son más necesarias que nunca. Podemos facilitarles materiales en castellano y euskera para llevar este mensaje a todos los rincones y personas de Navarra.


#ELKARLANERAKOORDUADA

COVID19 pandemiak argi utzi du gizaki guztiok elkarren menpekoak garela; munduko leku batean gertatzen denak planeta osoari eragiten baitio. Argi gelditu da, halaber, zer behar den krisi global honi eta beste batzuei erantzuteko, hots, elkarlana, elkarrekiko laguntza, elkartasuna eta nazioarteko lankidetza.

Gure auzo eta hirietan, milaka lagun ari zaizkio elkarri laguntzen guztion eskubiderik oinarrizkoenak bermatzeko. Hori eguneroko kontua da mundu osoan, egunero ehuntzen ari baitira nazioartean elkartasunezko sareak.

Gauzak horrela, inoiz baino beharrezkoagoak dira nazioarteko lankidetza eta elkartasuna. Bide bakarra dago krisi honetatik ateratzeko: planetako jende guztia hartatik libratzen dela bermatzeko gauza izatea.

Horrexek eragin du kanpaina hau, munduko zoko-moko guztietan bizitzari eusten ari zaizkion ekimen solidarioen balioa nabarmentzeko. Herritarrengandik iristen diren proposamenez haratago, lankidetzaren aldeko nazio eta nazioarteko politiketan jarri beharra dago arreta, funtsezko eragileak baitira krisitik ateratzeko. Izan ere, funtsezkoa da horrelako politikak indartzea, krisiaren ondorio larriek milioika pertsonaren bizitza jo duten honetan; eta funtsezkoa da, halaber, aldaketak eragiteko, antzeko pandemiarik berriz ere ez gertatzeko.

Kanpainan partaide dira Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritza, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia eta Garapenerako Erakundeen Koordinakundea, eta Nafarroan, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, eta Nafarroako GGKEen Koordinakundea.

Kanpainaren barnean, bideo bat, irrati-kuñak eta publizitate-kartel bat zabalduko dira hedabideetan eta sare sozialetan. Gainera, Nafarroako GKKEek eta haien tokiko bazkideek lagundurik, dibulgaziozko edukiak sortuko dira hedabide horietan garapenerako lankidetzari buruz, ingurune hurbilenetik globalera iristen saiatzen ari diren ekimen guztien berri emateko. Hainbat gai landuko dira, hala nola klima-aldaketa eta arazo horrek gosea areagotzearekin duen lotura; giza eskubideen eta ingurumenaren aldeko emakumeak; nazioarteko gatazkak; errefuxiatuen kanpamentuak; haurren egoera; giza ekintza; herritartasun globalerako hezkuntza, eta osasuna.

Eskertzen dugu orain arte jasotako laguntza, eta hain zuzen, laguntza ematera gonbidatzen ditugu elkartasuna eta lankidetza inoiz baino beharrezkoagoak direla uste duten instituzio, erakunde eta herritar guztiak. Gaztelaniazko eta euskarazko materialak ematen ahal dizkiegu, mezu hori Nafarroako zoko-moko eta jende guztiarengana helarazteko.

close

Suscríbete a nuestro boletín