Garapenaren aldeko hezkuntza prozesu elkarreragilea eta dinamikoa da pertsonen prestakuntza osoari begira. Halaber, parte-hartze eraginkor eta sortzailea sustatzen duen prozesu irekia da, konpromisorantz eta ekintzarantz bideratua. Bere xedea da jendeak kontzientzia hartzea aberastasunaren eta boterearen banaketan munduan dauden desberdintasunez, desberdintasun horien zergatiez eta ondorioez, eta guk bete beharko genukeen eginkizunaz egitura zuzenagoak eraikitzeko ahaleginean. Garapenaren aldeko hezkuntza baliabide, jarduera eta materialen Katalogoa Nafarroako GGKEen ekimena da. Bere helburua da GGKEek egindako hezkuntza baliabideak –Nafarroan eskura daudenak– hezitzaileek ezagutu eta haietan sar daitezen sustatzea.
Ikaskuntza prozesua da, munduko desberdintasunen azterketan oinarritua, aberastasunari eta botereari dagokienez.

Bere helburua da elkartasunezko eta gizarte konpromisozko jarrerak sustatzea mundu zuzenagoaren alde.

GGKEen Koordinakundeak ikerketa egin zuen GGKEek Nafarroan eskaintzen duten hezkuntza arloko eskaintzari buruz eta ikusi zuen bazela beren materialen, jardueren eta proiektuen eskuragarritasuna hobetu beharra. Horrekin batera, antzeman zuten bazela ikastetxe, aisialdiko elkarte eta bestelako erakundeekiko harremanak hobetu beharra. Bada, behar horri erantzuteko, GGKEen Koordinakundeak paperean argitaratutako katalogo hau sortu du. Orain eskuragarri duzu edizio digital bat, GGKEen Koordinakundearen webgunean ikusgai dagoena. Xedea ingurumen-arloan iraunkorrak diren materialak sortzea da, eskuratzeko errazagoak eta geroan aldatu eta zabaldu daitezkeenak.

Katalogoan ageri da, bai Koordinakundearen baitan elkartutako GGKEen materialak, bai elkartuak egon ez baina Garapenerako Hezkuntza materialak sortu duten GGKEenak.

Katalogoa ahalik eta erabilgarrien izatea izan da gure asmoa. dela eta, adin eta zikloen arabera egitaratua dago eskuartean duzun baliabide hau. Nabigatzean, bilatzeko sistema intuitiboa erabili dezakezu. Gainera, “Bestelako baliabideak” atalean bilduta dauden materialek ere balio dute garapenaren aldeko hezkuntza lan bat egiteko, esaterako, bideoak, filmak, tailerrak, kanpainak…

Nabigazioa euskaraz eginez gero, hizkuntza honetan dauden materialak besterik ez duzu topatuko.

Katalogo hau ez dago itxia, gure xedea baita etorkizunean berritu ahal izatea.

Beraz, Koordinakundeak eskertuko dizue katalogoaren edukiari eta erabilgarritasunari buruzko iritziak helaraztea. Bertsiorik berriena eskuragarri dago Koordinakundearen webgunean (www.congdnavarra.org). Gainera, webgunearen bidez, GGKEek eskainitako jarduera eta baliabideetan –gero eta gehiago dira– sartzeko aukera izanen da.

Katalogoan azaldutako baliabide, material edo jardueraren batean interesa baduzue, jo ezazue Nafarroako GGKEen Koordinakundeko Hezkuntza Aholkularitza zerbitzura.

Material hau egitean eskuragarritasun, kultura aske eta softtware askearen irizpideak hartu dira kontuan. Informazio hau modu librean inprimatu zein partekatu dezakezu.

Hezkuntza aholkularitza doako zerbitzua da. Nafarroako GGKEen Koordinakundeak es­kaintz­en du jarduera bat planifikatzeko edo Ga­rap­enaren aldeko Hezkuntza beren pro­gra­mazioan txertatzeko laguntza teknikoa behar duten lagun eta erakunde guztientzat. Zer­bitzua ikastetxeentzat, aisialdiko klub zein elkar­teentz­at eta GGKEentzat dago bereziki pentsatua. Zerbitzu horretan sartzeko, jar zaitez har­rema­nean aholkulariarekin helbide honetan:

Hezkuntza aholkularitza Grupo Barrio de San Pedro 31, bajo izda. 31014 Pamplona Tel: 948 240 674 Fax: 948 48 08 06 educacion@congdnavarra.org congdn@congdnavarra.org www.congdnavarra.org

Suscríbete a nuestro boletín

INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCIÓN DE DATOS:
Responsable: COORDINADORA DE ONGD NAVARRA
Finalidad del tratamiento: Envío de comunicaciones.
Legitimación del tratamiento: Interés legítimo y consentimiento del interesado/a.
Conservación de los datos: Se conservarán mientras exista un interés mutuo o durante el tiempo necesario para el cumplimiento de las obligaciones legales.
Destinatarios: Prestadores de servicio o colaboradores.
Derechos: Derecho a retirar el consentimiento en cualquier momento. Derecho de acceso, rectificación, portabilidad y supresión de sus datos y a la limitación u oposición al su tratamiento. Datos de contacto para ejercer sus derechos: congdn@congdnavarra.org
Información adicional: Puede consultar información adicional en Política de privacidad